sábado, 16 de febrero de 2019

Sofiaren Mundua (17)



Ziur nago René Descartesek, XXI. mende honetan bizirik balego, bere adierazpen filosofikoa hitz hauekin eguneratuko lukela: “Sare sozialetan nago, beraz banaiz!”. Gaur egun pentsatzea ez baita ez nahikoa, ezta beharrezkoa ere existitzeko. Sare sozialetan ez bazaude, mundutik at zabiltza… Hau da sinestarazi nahi digutena, behintzat!!! Zeren eta egia bada tresna hauek munduaren beste muturrean daudenekin harremanetan egoteko aukera ematen digutela, bada egia ere gure aldemenean daudenekin egoteko aukerak murrizten dizkigutela. AHT-arekin gertatzen denaren antza, gutxi-gorabehera… Eta gainera, aplikazio hauen bitartez guztiz kontrolatuta gaude. Badakite nor garen; non gauden; zertan ari garen; zer dugun gustukoa; zer pentsatzen dugun… 




0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Dcreators