Armeniar intelektualitatea Istanbulen modu masiboan atxilotu eta biharamunean gertatu zen Gallipoliko aliatuen lehorreratzea. Data hori genozidioaren hasieratzat jotzen dute armeniarrek (1915eko apirilaren 24a) eta, beraz, euren dolu nazionalaren eguntzat.Gallipoliko penintsulan lehorreratzearen eta ebakuazioaren arteko hilabeteetan (1915eko apiriletik abendura), milioi bat armeniarren heriotza gehienak Dardaneloetako itsasartetik ehunka kilometro ekialdera gertatu ziren: Anatolia ekialdean, Zilizian eta, heriotzaren martxa izugarrien ondoren, Siria eta Irakeko basamortuetan. Taner Akçam historialariak gerrak eta desintegrazio ...
0 comentarios:
Publicar un comentario