Existentzialismoa XX. mendeko 40 eta 50. hamarkadetan Europan, batez ere Frantzian, sortu zen mugimendu filosofiko eta literarioa da. Filosofo existentzialista nagusien artean, Karl Jaspers, Martin Heidegger eta Martin Buber alemaniarrak, Jean Wahl, Gabriel Marcel, Jean-Paul Sartre eta Simone de Beauvoir frantziarrak, Nikolai Berdyaev eta Lev Shestov errusiarrak zeuden. Søren Kierkegaard, Friedrich Nietzsche eta Fiodor Dostoyevsky, XIX. mendean bizi izan ziren pentsalariak, mugimenduaren aitzindaritzat hartu izan dira. Existentzialismoaren ezaugarriak. Existentzialismo filosofikoak uste du giza existentziak ez duela ez zentzurik ezta izaera lehenetsirik ere. Gure ekintzak eta munduarekiko elkarrekintzak aukeratzeko askatasuna da zentzua bilatu, ezagutarazi eta sortzeko iturri ....
0 comentarios:
Publicar un comentario