lunes, 17 de abril de 2023

Izenik ez eta bada


Bada izan gure herri bat, bere izena ahaztu egin nahi didana. Ondo baino hobeto gordetzen duelako bizia. Baina ez dut jendeak, jendellaje itsu birrintzaileak ezagutzerik nahi. Bego bere bizi-bete horretan.

Hamabi gizakume bizi ditu. Mendia, etxea, zelaia eta txilarra… bizilagunak bakean daude. Biziaren borroka garbian. Erreka eta putzu gartsuak bezain garbi. Eta hotz dira, baina bero-bero eta gori-gori. Pinudiak eta pagadiak elkarren borrokan, norgehiagokaren ariketan sartuta, oreka hauskorraren lerroari begira daude aspaldion. Aitorrek esan digu. Erlezainak. Han bizi da, animalia maitatuz, barrundik eta kanpotik. Eraluntzak mugitu egiten ditu, bakoitzean erleak lore usain berriekin bazka daitezen. Eta basoaz kontakizun beroa darabil, Irati superprodukzioari falta zaion kondaira eta gertakizun barrunbeteekin, hunkigarriekin. Eta, hori bai, bizitzaren drama sakonarekin. Pagadia jaisten ari baita mendian goitik behera, urtez urte. Ez baitu ahuntzak bere lana egiten. Pinudia ez baita erraz berritzen, zuhaitzar helduek oinean behar duten soilguneak nekez sortzen baitira. Pinudi aberatsaren sotobasoan animaliak bazkatu egin behar baitira, lurra harrotu egin behar baitute hazia lurrazpiratzeko, zuhaitz berrien ernaltzeko. Eta ez da gertatzen.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Dcreators